Produktuak
METAGRAren jarduera nagusiena hotzetako estanpazioa da, eta horrek gaur egun gure know how-arenoinarria eratzen du. Teknologia horrekin, torlojuetatik hasita planoen araberako finkapenerako elementu ezberdinak, pieza konplexuak edota deformazio nabarmenekoak (esaterako pieza hutsak, zorroak, direkzioa blokeatzeko koilareak, …), pieza eszentrikoak, asimetrikoak edota zilindrikoak ez diren profilekoak (trilobularrak, eliptikoak, …), edo bestela hotzetako pieza handiak, 50 mm bitarteko kanpoko diametroekin eta 285 mm bitarteko luzerekin, eratzen ditugu. Pieza bereziak hala nola mihiztatutako edo muntatutako elementu ezberdinez osatutako multzoak hornitzen ditugu.
Gehien erabiltzen izaten ditugun materialeak karbonozko altzairuak eta erdi aleazioak izango dira. Halaber, herdoilgaitz, aluminio eta titanio mota batzuek ere kontsumitu ohi izaten ditugu.