Instalazioak
Punta puntako tresneria eta prozesuekiko exijentzia
METAGRAk 8000 m2-ko edukierako eta funtzio ezberdinetarako makinez hornitutako bi pabiloik osatzen dute:
- 4, 5 eta 6 estazioko estanpazioprentsak.
- Transfer bertikalarekin hornitutako makina sendoak.
- Kanpoko tresneria aldagarria dakarten eta 36mm-ko diametrora bitartean ebakitzeko ahalmena duten prentsa aurreratuak.
- Ijezteko makinei dagoenez, gehienek funtzio bikoitza dakarten (punteatu/ hariztatu ala zirrindola mihiztatu/hariztatu) eta mota ezberdinetako hari arrak ijezteko edo bestela moletaketak egiteko balio dute.
- Tornuak, fresatzeko makinak eta piezetan bigarren operazioak, esaterako koskak, zuloak edota erretenak egiteko bestelako makinak ere baditugu.
Gainera, METAGRAn % 100 hautapen mekanikoa dakarten makina ezberdinak edota laborategi dimentsional eta metalurgiko osoa erabilgarri ditugu.
Atal honetan, besteren artean, Marruskadurakoefizienteak ezartzeko estutzetentsio momentuko entsegu-mahaia, gatz-lainoaren ganbera, trakzio- eta neke-makina edota estalduren lodierak neurtzeko X izpien makina aipa ditzazkegu. Renault bezalako bezeroek self-agreement laborategi modura katalogatzen gaituzte, hau da, auto ziurtatu modura

